2009/06/09

Ordiziako Berritzeguneko Moodlelen izena emateko

Berritzeguneko Moodle tokian alta emateko jarraitu behar diren pausoak hemen azaltzen dizkizuet.


2009/05/30

XXI. mendeko Hezkuntza

Gorka Palaziok azpitituluak jarri dio bideo honi. Bertan, hezkuntzak aurre egin beharreko zenbait lerro garrantzitsu azaltzen dira.

2009/05/22

Hirugarren presentziazko saioa

Kaixo denoi:

Ekainak 2ean, astelehenean, 8:30etan egingo duzu azken saioa.

Nire asmoa honako hau da:

  • Eztabaidatu ea komeni den, hurrengo ikasturterako, LH eta DBHkoak saio berdinetan egotea.
  • Hurrengo ikasturterako lantzeko ildo nagusiak eztabaidatu eta adostu: hala nola ebaluazioa, kurrikuluma, sekuentzi didaktikoak, IKT baliabideak eskeintzen duten laguntza,......
  • Adostutakoari, ahal den neurrian, datak jarri eta lan egiteko modua finkatu.
Gaia, gehien bat izango litzateke hurrengo ikasturtera begira planifikatu - planifikazio errealista bat sortuz -, eta batez ere gure eguneroko jardueran erakar daitezken eremuak hautatu.

Ondo izan,
Xabier